Tentazioa Produkzioak S.A.

 

Donostian bere egoitza duen TENTAZIOA PRODUKZIOAK 1998ko uztailean sortu zen, bai ikusentzunezkoen arloan bai antzerki arloan ibilbide profesional luzeko hainbat lagunen helburu eta interes amankomunen elartzean. IBAIA, FAPAE eta ESKENAko partaidea da.


TENTAZIOAaren hasierako kurrikuluma eta bermea ekoztetxea osatzen duten lagunen kurrilulumen batuketa da. Zuzendari, gidoilari, aktore, ekoizle eta banatzaile gisan dituzten euren esperientzien batzeak ahalbideratzen du proiektu handiagoen ekimena eta neurri berean haien kalitatea, eraginkortasuna eta bideragarritasuna.


TENTAZIOAren lan ildo nagusiak hauexek dira:


-Antzerki ikuskizunen ekoizpena eta ustiapena.
-Ikusentzunezkoen ekoizpena.
-Gune eszenikoen kudeaketa eta programazioa.


Guzti hau helburu batekin: gaur egungo euskal kulturaren industriari baliabideak eta ekoizpen berritzaileak eskeintzea, ez ondorioei begira bakarrik baizik eta sormen, ekoizpen eta ustiapen prozesuak kontutan hartuz.