TERRALURTARRAK

TERRALURTARRAK

“Historias cotidianas” (Serantes Antzerki Sarea-ren II edizioaren irabazlea ) abiapuntua delarik, beste testu batzuen txertoak ere dituela (Así e la vía”. Legez kanpoko inmigrantea den Paco Hildako-ren gorabeherak kontatzen dituen komedia beltza eta “Follamos?”, sexua, bakardadea eta gabezia emozionalei buruzko hausnarketa garratza) ekoizpen honek unibertso ezinezko baina aldi berean ohikoa agertu nahi du. Paradoxa hau errealitatea irauliz lortzen da, ezinezkoa (sineskaitasuna) egunerokotasunaren barnizarekin tindatuz, hurbiltasuna eta egiazkotasunaren ilusioa sortzeko.

Mundu bitxi honen azpian errealitate sozialarekiko kezka sakona dago, humorearen bidez aztertzen dena. Lan honek irakurketa maila asko bait ditu, azalean denborapasa hutsa bezela ulertu daiteke, baina barrea estrategia bezela erabiltzen da, pilula garratzak irensteko erabiltzen den zuku goxoa bezala.

Lantzean behin barrea ahoan izoztu egiten da, eta baliteke batzuentan itxura zakar edo ganberroa agertzea ere, baina guzti honen azpian azterketa soziala izkutatzen da, baita sarkasmoa goxatzeko beharrekoa den gutxieneko ingenuitatea. Eta ororen  gainean, pertsonaiekiko benetako maitasuna, gizakume horiek zirkunstantziek (egoerek) itotako galtzaile sorta bat baino ez baitira.

 

 

 

 

 

Obrak